Irasko. Un siglo de pastoreo en Falces

Irasko. Un siglo de pastoreo en Falces, Juan Mari Beltran musikari eta musika ikertzaileak kontatzen duen dokumentala da. Bertan, Faltzesen eta bere eskualdean azken mendeetan zehar hainbeste artzain familiak garatu duten lan eta bizimodu modua ahalik eta modu zabal, fidagarri eta hurbilenean aurkeztu nahi dizkigu. Horretarako, Javiren familia hartu dugu. Bertan, bi familia historiko elkartzen dira: Mayatarrak eta Agirretarrak. Dokumentalean, besteak beste, artzaintzarekin lotutako gaiak aurkezten dira, hala nola transhumantzia, ile-mozketa, gaztagintza, artisau-lanak, txakurren trebakuntza, soinuak, musika eta inguruneko kantak. Egileekin solasaldia eta aurkezpena.


Zuzendaritza eta gidoia: Juan Mari Beltran. Soinua: Javier Ignacio Larrayoz, “Larri”. Muntaia: Juan Mari Beltran, Pello Gutiérrez. Parte-hartzaileak: Javi Martínez Ciriza, Joaquín Martínez Ciriza, Tere Martínez Ciriza, Clemente Martínez Ciriza, Pedro Urzainqui, Fernando Soria. Iraupena: 70 min. Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz

DVDa eskatzeko https://www.soinuenea.eus/es/irasko/pr-1478690813/