{"id":5455,"date":"2026-10-19T15:04:07","date_gmt":"2026-10-19T15:04:07","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/?p=5455"},"modified":"2026-10-19T15:12:21","modified_gmt":"2026-10-19T15:12:21","slug":"xl-folklore-jardunaldiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/2026\/10\/xl-folklore-jardunaldiak\/","title":{"rendered":"XL Folklore jardunaldiak"},"content":{"rendered":"<p>XL FOLKLORE JARDUNALDIAK<br \/>\nESANAHI BERRIAK \/ RESIGNIFICACI\u00d3N<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ortzadar.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/10\/egitaraua-jardunaldiak-2026.pdf\">egitaraua jardunaldiak 2026<\/a> (pdf)<\/p>\n<p>Aurten Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Iru\u00f1ean urtero egiten dituen Folklore Jardunaldien<br \/>\n40. edizioa ospatuko da. Hori dela eta, Ortzadarrek eta Nafarroako Ondare Materiagabearen<br \/>\nArtxiboak jarduera-egutegi bat proposatzen dute. Hona hemen jarduerak:<br \/>\n2026ko urriaren 23, ostirala, 19\u201900h.<br \/>\nOrtzadar egoitza (k\/ Descalzos, 65, beherea)<\/p>\n<p>XL FOLKLORE JARDUNALDIAK<br \/>\nNAFARROAKO ONDARE MATERIAGABEAREN ARTXIBOAREN XI JARDUNALDI ZIENTIFIKOA<br \/>\n\u00abESANAHI BERRIAK \/ RESIGNIFICACI\u00d3N\u00bb<\/p>\n<p>Urteurren bat ospatzea, oraingo honetan, ez da aukera izango berrogei urteko jardunaldien<br \/>\natzera begirako soila egiteko, baizik eta folklore-ikasketen egungo egoerari eta etorkizunera<br \/>\nbegira duten proiekzioari buruz gogoeta egiteko. Hausnarketa honetan ere, Folkloreak<br \/>\ndiziplina ez-akademiko gisa duen esanahiari buruz eztabaidatzeko aukera izango da, hala<br \/>\nnola, garaiotan, kultura tradizionalaren eta herrikoiaren adierazpenek, gizarte-premia berrietara<br \/>\negokitzeko, garatzen ari diren esanahi-berritze prozesuez.<\/p>\n<p>Folklore Jardunaldiak azterketarako eta hausnarketarako gune bar eskintzeko sortu ziren,<br \/>\nbai gutxienez 60ko hamarkadaIk aurrera ikertzen ari zirenei, bai ikertzaile belaunaldi berriei<br \/>\nere. Jardunaldi hauek agertoki pribilegiatua izan dira eta bere bilakaera aztertu beharra agerikoa<br \/>\nda. Materiagabeko Kultura Ondareak erakundeen eta gizartearen onarpen zabala duen<br \/>\nune honetan, ondare horri buruzko azterketek presentzia galtzen ari direla edo interes orokor<br \/>\nbera sortzen ez dutela eman lezake. Eztabaidagarria da, era berean, topaketa horien dibulgazio-<br \/>\nformatuak berak betetzen dituen ikertzaileen aurreikuspenak.<\/p>\n<p>\u00abFolklorearen\u00bb kontzeptua bera egon daiteke interes galera progresibo horren jatorrian.<br \/>\nFrankismoak hitza erruz erabili izana, iraganarekin, zaharkituarekin lotu izana eta gure inguruan<br \/>\nAntropologiak izan duen bultzada handia ian daitezke bilakaera hori azaltzen lagun dezaketen<br \/>\nfaktore edo zioetako batzuk.<\/p>\n<p>Kontsiderazio horren aurrean, Kultura Tradizionalaren arlo askotan antzematen da neofolklorea<br \/>\nsortzeko joera, herrien idenItateari, edo idenItatearen alderdi batzuei helduleku<br \/>\n\u00abberri\u00bb bat emanez. Beste leku batzuetako dantzak inportatzen dituen neofolklore bat, edo<br \/>\naurreko belaunaldiek transmiItutakoari esanahi berriak ematen dizkiona, edo erritu eta<br \/>\nadierazpide berriak sortzen dituena.<\/p>\n<p>2026ko azaroaren 6, ostirala, 19\u201930h.<br \/>\nPinaquy Aretoa (Salestarrak, k\/ San Frantzisko, 5)<br \/>\nMAHAI-INGURUA: \u00abBALFOLK: \u00bfFOLKLORE EN PROCESO?\u00bb<\/p>\n<p>70eko hamarkadaz gerozIk Europan \u00abnazioarteko\u00bb dantzen nolabaiteko errepertorioa<br \/>\nzabaltzen duen mugimendua, lehenik eta behin kultura- edo administrazio-esparru\u00ab jakin<br \/>\nbatzuetako dantzei buruzko ikastaro monografikoen formarekin iritsi zen (\u00abgreziar dantzak\u00bb,<br \/>\n\u00abjugoslaviar dantzak\u00bb, \u00aberrumaniar dantzak\u00bb&#8230;) edo, besterik gabe, \u00abNazioarteko dantzak\u00bb<br \/>\nizenburupean. Azken kasu honetan, jatorri desberdineko dantzak irakasten ziren ikastaro berean.<br \/>\nOndoren balfolk deiturikoa izan zen gure plazetara iritsi zena. Dantza sinple samarrak plazetan<br \/>\nedo estalitako aretoetan irakasten ziren eta dantzaldiak eginez amaitzen ziren. Dantzamaisu<br \/>\nbatek dibulgaziozko eta diberImenduzko grinaz egiten zuen (eta egiten du) bere lana.<br \/>\nBalfolka orduan, dibulgazio- eta aisialdi-gune bihurtzen da, jaietako egitarauetako aspaldiko<br \/>\n\u00abdantzaldiek\u00bb modu \u00abnaturalean\u00bb betetzen zuten funtzioa, alegia.<\/p>\n<p>XIX. mendean zehar polkekin, mazurkekin eta beste dantza batzuekin gertatu zen bezala,<br \/>\ngalde daiteke ea tokian tokiko folkloreak aberasteko prozesu baten aurrean al gauden, ea<br \/>\nbadagoen horiek onartzeko erresistentziarik, edo ser gertatzen den dantza sortu berriekin.<br \/>\nMahai-inguru honen helburua gogoeta egitea da Balfolkaren (non kanpoko dantzak nagusi<br \/>\ndiren), Plaza-dantzak izenekoen (non tokiko dantzak lehenesten diren) eta tokiko folklore<br \/>\nkoreografikoaren (berria zein tradizionala) arteko harreman teoriko eta prakIkoei buruz.<\/p>\n<p>2026ko azaroaren 12, osteguna, 10\u201900h.<br \/>\nUPNA-NUP<br \/>\nONDARE GRADUKO IKASLEGOAREKIKO JARDUNALDIA<br \/>\n2019an Ondareko ikasketak Historiako Graduan sartzeak aukera ematen du kultura-adierazpenen<br \/>\nazterketara hurbil daitezkeen ikasleak \u00abharrobi\u00bb bat izateko. Folklore Jardunaldien eta<br \/>\nJardunaldi ZienIfikoaren hasierako helburua lan horiek sustatzeko eta ezagutarazteko gune<br \/>\nbat sortzea eta eskaintzea denez, aurten Folklore Jardunaldiek saio bat izanen dute ikasleek<br \/>\nGradu Amaierako edo Master Amaierako LanetaIk datozen Materiagabeko Ondareari lotutako<br \/>\nlanak aurkezteko.<\/p>\n<p>2026ko azaroaren 6\/13<br \/>\nOrtzadar egoitza (k\/ Descalzos, 65, beherea)<br \/>\nERAKUSKETA<br \/>\nFOLKLORE JARDUNALDIEN 40 URTE: 40 URTE IKASTEN EGONAK\u2026<br \/>\nFolklore Jardunaldiak Folklore aztertzeari eskainitako jardunaldi dekanoak dira. 40. edizioa<br \/>\ndela-eta, mikroerakusketa honek berrogei urteko ibilbedi horren berri eman nahi du<br \/>\nmodu dibulgatzailean, parte-hartzaileen, kartelen, programazioen, argitalpenen, emaitzen,<br \/>\neta bestelako materialen bidez, Folklore Jardunaldien historiara hurbiltzeko.<\/p>\n<p>2026ko abenduaren 4, ostirala, 19\u201900h.<br \/>\nPinaquy Aretoa (Salestarrak, k\/ San Frantzisko, 5)<br \/>\nKONTZERTUA-BALFOLK<br \/>\nL\u2019AIR INCONNU (BALFOLK)<br \/>\nL\u2019Air inconnu gaurko dantza tradizionalaren zerbitzura jarritako hirukote musikala da. Beraien<br \/>\nkonposizioak eta doinu tradizionalen moldaketak dantzaldietan eta jaialdietan bizitako<br \/>\nemozio eta sentsazio indartsuetan daude inspiraturik.<br \/>\nL\u2019Air inconnu Fabien Bucher-ek (gitarra, mandolina eta ahotsa), Dani Velascok (biolina eta<br \/>\nahotsa) eta Sylvain Pool-ek (akordeoia, gitarra, kick eta ahotsa) osatzen dute.<br \/>\nSarrera doakoa izango da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>XL FOLKLORE JARDUNALDIAK ESANAHI BERRIAK \/ RESIGNIFICACI\u00d3N egitaraua jardunaldiak 2026  [&#8230;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5449,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[89],"tags":[],"class_list":["post-5455","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-jardunaldiak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5455","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5455"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5455\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5456,"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5455\/revisions\/5456"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5449"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5455"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5455"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ortzadar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5455"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}