ortzadar dantzan bizi

Maiatzaren 25ean, Alde Zaharreko egunarekin bat eginda Ortzadarren lehenengo ORTZADAR DANTZAN BIZI ospatuko dugu, topaketa herrikoiaren formatu berri bat, honekin iruñeko kaleak girotuko ditugu 25eko goizean zehar.

Goizez hiru geldialdi izango dituen KALEJIRA herrikoia egingo dugu, geldialdi bakoitzean 15 minutuz PLAZADANTZAN arituko gara eta gure lagun gonbidatuak ikusiko ditugu dantzan: Usurbilgo Orbeldi dantza taldea, Urdiñarbe eta Larraineko dantza taldeetako dantzariak.

Jai egun polit eta berezia izango da eta denak izango zarete ongi etorriak!

Anima zaitez dantzan bizitzera!