IZAN ORTZADARKO KIDE

DIBULGAZIOA

GURE FOLKLOREA ETA KULTURA TRADIZIONALA EZAGUTZERA EMATEN DITUGU

Zatoz dantza edota musika sailera, eta sustatu folklorea eta kultura tradizionala Ortzadar Elkarteko kidea izanik

DANTZA

DANTZARIEN TALDEKO KIDE IZAN ZAITEZ

Ortzadarko dantzari izateak Nafarroako eta Euskal Herriko dantza tradizionalak astero, eta beste bazkide batzuen eskutik, ikasteko eta entseatzeko aukera eskaintzen dizu, baita dantza horiek agertzen eta partekatzen diren emanaldietan parte hartzeko ere: kalejirak, plaza-dantzak, ekitaldi edo jai herrikoietako emanaldiak, antzerkietako ikuskizun propioak…

Txikien taldea ere badago, gaztetxoenek ere gure folkloreaz gozatzeko aukera izan dezaten 6 urte dituztenetik.

MUSIKA

FANFARREKO KIDE IZAN ZAITEZ

Astero egiten duten elkarlaneko ikaskuntzaz gain, Ortzadarko musikariek hainbat jardueratan jotzeko aukera dute.

Alde batetik, dantzariei laguntzen diete emanaldietan eta kalejiretan dantzarako musika interpretatuz. Bestalde, musika-tresna taldeen emanaldiak egiten dira, hala nola, txistuena edo gaitena, edo fanfarrearena oro har, instrumentu tradizionalez eta modernoez osaturik, jarduera sozialetan joz; adibidez, plazan, dantzetan, kalejiretan eta herri-ekimenen bazkalosteetan.

Informazio gehiago behar duzu?

Jarri gurekin harremanetan

PRESTAKUNTZA

GURE FOLKLOREA ETA KULTURA TRADIZIONALA EZAGUTZEKO IKASTAROAK

Ikasi eta gozatu dantzaz edo musikaz gure ikastaro eta tailerretan, jatorrizko lekuan egiten den bezala

  • Forma Parte Dantza
  • Forma Parte Dantza
  • Forma Parte Dantza

DANTZA

Dantza tradizionalen oinarrizko ikastaroak dantzarien taldean aritu ahal izateko, oinarrizko dantza herrikoien sanfermin-aurreko ikastaroa edo dantza jakin batzuetan sakontzeko ikastaro aurreratuak

  • Forma Parte Musika

MUSIKA

Gure fanfarrean parte hartzeko asteroko entseguak eta folklore tradizionalarekin lotutako musika eta instrumentuen gaineko ikastaroak tarteka; txistua, txalaparta, panderoa, etab.

Folklore eskola

ETXEKO TXIKIENEK GURE KULTURA ETA SUSTRAIAK EZAGUTZEKO MODUA

6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteak, dantza tradizionalak ikasteaz gain, gure folklorean murgilduko dira hainbat jarduera eta txangorekin