Taldea

FOLKLOREA ETA KULTURA TRADIZIONALA AZTERTZEA, IKERTZEA ETA ZABALTZEA

ortzadar euskal folklore elkartea

ORTZADAR, sortu zenean, antzeko ezaugarriak zituzten beste erakunde batzuetatik bereizi zuena bere funtzioak eta helburuak izan ziren, urte hauetan zehar elkartearen nortasuna osatu dutenak, hain zuzen. Helburu horiek honako hauek dira: folklorea eta kultura tradizionala ikertzea eta zabaltzea ikerketa-lanak eginez (landa-lanak eta artxiboak), ikasketa-jardunaldiak antolatzea, ikastaroak eta tailerrak eskaintzea, eta dantza eta musika-emanaldien bidez horren guztiaren esentzia zabaltzea.

Dantza eta musika-errepertorioak eta Ortzadarrek erabiltzen duen janzkerak helburu horien espiritua islatzen dute; izan ere, horiek lantzeko edo ikasteko, beti saiatu izan da jakintza horien jatorrizko lekuan eskuratzen, iturriekiko ahalik eta fideltasun handienari eutsiz.

Folklorearen elementuak ikasteko, zabaltzeko eta berreskuratzeko interes hori dantza eta musika-errepertorioa aurkezteko etengabeko berrikuntza-ekimenarekin osatzen da, koreografia eta eszenaratzea landuz eta uztartuz.

Egun, 120 pertsonak baino gehiagok osatzen dute Ortzadar, denak bazkide gisa, eta programatutako jardueretan, bai dantza eta musikan, bai jantzigintzan, irakaskuntzan, jardunaldietan, ikerketan eta abarretan egiten dute lan.

Ortzadarrek bi lokal ditu Iruñean: horietako bat, 200 m2-koa, Arrotxapea auzoan. Bertan, entsegu-jarduerak egiten dira, bai musikakoak, bai dantzakoak, eta liburutegia, ikerketa-artxiboa, fonoteka, jantzien biltegia edo musika-tresna tradizionalen bilduma daude. Beste aretoa, aldiz, alde zaharrean dagoena, elkartearen jarduera sozialari eskainia dago, eta 60 bat lagunentzako jangela dauka.

nafarroako dantzen atlasa

Nafarroako Dantzen Atlasa Ortzadar Elkarteak dantzaren ikerketa etnografikoarekin duen konpromisotik sortu zen, eta Nafarroako dantza tradizionalaren erregistro eta monitorizazio sistematikoan datza, hura sustatzen, baloratzen, transmititzen eta biziberritzen laguntzeko helburuarekin.

ORTZADAR independentea izateak ez dio eragozten beste erakunde publiko edo pribatu zenbaitekin harremanak izatea, haietako batzuetan, hain zuzen, bazkide gisa parte hartuz. Urtero lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu hainbat jardueratarako bai Nafarroako Gobernuarekin, bai Iruñeko Udalarekin.

Gaur egun harreman egonkorrak ditu hainbat kultura-elkarte eta erakunderekin:

Gaur egun, ORTZADARek hiru dantzari koadro ditu (beteranoak, seniorrak eta txikiak), eta horietan 80 bat lagunek hartzen dute parte, monitore propioek prestatuak, kanpoko ikastaroetan ere bai, eta elkartearen dokumentu-funtsek lagunduta.

Fanfarrea izeneko instrumentu-taldeko musikariek osatzen dute jarduera hau, eta izatez, instrumentu tradizional ugari interpretatzen dituzte dantzarako, kale jardunerako edo kontzertuetarako errepertorioarekin. Horrez gain, Iruñeko Olentzero, Agate Deuna edo sanferminetako ospakizunetan ere parte hartzen du elkarteak.

PARTE-HARTZEA

BAZKIDEAK ETA LEHEN MAILAKO LAGUNTZAILEAK