“Ortzadar, 40 urte txistua jotzen sanferminetan” dokumentalaren proiekzioa

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak “Ortzadar, 40 urte txistua jotzen sanferminetan” dokumentala estreinatuko du asteazken honetan, ekainak 30, 19:30ean Nafarroako Filmotekan.

Ortzadar taldeko txistulariek Iruñeko San Fermin festetan lehen aldiz parte hartu zuteneko 40. urteurrena izanen dugu aurten.

Urteurren honen harira, hala, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Iruñeko festetan taldeko txistularien historia biltzen eta balioesten duen dokumentala ekoitzi du.

“Ortzadar, 40 urte txistua jotzen sanferminetan” dokumentalak 40 urte hauetan txistua jo duten pertsona guztiak hartzen ditu aintzat.

Elkarrizketetan parte hartu dutenek pasadizoak kontatu dituzte eta, besteak beste, txistuak San Fermin jaietan bizi duen egoeraz egin dute hausnarketa, antolatutako gosariak eta bestelako kolaborazioak ere gogora ekarriz.

Zuzendaritza eta gidoia: Karlos Irujo, Iñaki Azketa, Mikel Petrirena.
Soinua: Mikel Petrirena, Arkaitz Ibarra.
Edizioa: Gaizka Azketa.
Elkarrizketatuak: Terentxo Arana, Garaine Jorajuria, Joseba Ozkoidi, Jose Manuel Albeniz, Tinin Belzunegui eta Mikel Aranburu.
Iraupena: 30 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz eta euskaraz.

Dokumentalaren proiekzio datak honakoak dira:

  • Kondestable Jauregian. Ekitaldi Aretoa. 

Ostiralean, 2021eko uztailaren 2an, 19:30ean. Sarrera doakoa, gonbidapenarekin. Gonbidapena honako estekan sakatuz eskura dezakezu.
https://bit.ly/3xlJtud