Beltxaren taldeak “Beotibar, zazpi mende geroago” diska aurkeztuko du datorren ostiralean, urriak 22, iluntzeko 20:00etan Iruñeko Planetarioan.

Diskak biltzen dituen kantuen hitzak Xabier Irujok eta Larraitz Ariznabarretak berriki publikatu duten izen bereko lanaren osagarria dira.

Anima zaitez eta etorri, sarrera doakoa da baina karteleko QR kodearen bidez egin behar da erreserba. https://bit.ly/beotibar-22-octubre