Ortzadar taldeko txistulariek Iruñeko San Fermin festetan lehen aldiz parte hartu zuteneko 40. urteurrena izanen dugu aurten.

Urteurren honen harira, hala, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Iruñeko festetan taldeko txistularien historia biltzen eta balioesten duen dokumentala ekoitzi du.

“Ortzadar, 40 urte txistua jotzen sanferminetan” dokumentalak 40 urte hauetan txistua jo duten pertsona guztiak hartzen ditu aintzat.

Elkarrizketetan parte hartu dutenek pasadizoak kontatu dituzte eta, besteak beste, txistuak San Fermin jaietan bizi duen egoeraz egin dute hausnarketa, antolatutako gosariak eta bestelako kolaborazioak ere gogora ekarriz.

Zuzendaritza eta gidoia: Karlos Irujo, Iñaki Azketa, Mikel Petrirena.

Soinua: Mikel Petrirena, Arkaitz Ibarra.

Edizioa: Gaizka Azketa.

Elkarrizketatuak: Terentxo Arana, Garaine Jorajuria, Joseba Ozkoidi, Jose Manuel Albeniz, Tinin Belzunegui eta Mikel Aranburu.

Iraupena: 37 min.

Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz eta euskaraz.