Kontzertua martxoak 25ean Iruñeko Planetarioan

OTXO. Jatorri desberdineko soinu herrikoiak eta haien musika aurkezten izango ditugu Maider eta Lolita 

Maider eta Lolitaren nortasun musikalak, elkarren idurikoak eta aldi berean desberdinak, “OTXO” bikote honetan batzen dira. Biak musika herrikoi eta tradiziozkoen maitaleak ditugu; kantari, esku-soinulari, perkusio eta haizezko musika-tresna jotzaile,  etorki desberdineko soinuak entzunarazten dituzte haien emanaldietan (Euskal Herrikoak, Okzitaniakoak… eta baita Quebec, Galizia edo Brasilgo musikak ere…). Bestalde, musika sortzaile ditugu, haien melodia eta harmoniarekiko maitasuna oinarri.