Ekainaren 16an, ostegunarekin, euskal dantzari eta generoari buruzko mahai-inguru bat eginen da San Lorentzo kaleko egoitzan, 19:00etan. Ortzadar, Oberena, Duguna eta Iruña Taldeko ordezkariak izanen dira, azaltzeko nola landu den generoaren gaia talde bakoitzean. Hausnarketarako eta eztabaidarako espazio bat ireki nahi dugu horrela.