LABRIT PILOTALEKUA – Iruña

2023ko urriaren 8a, igandea – 12.00etan. Sarrera doan, bete daitezkeen leku guztiak bete arte

2023an 130 urte bete dira “Gamazada” izeneko gertaera historikotik: herri iraultza izan zen, Gamazo ministroak Nafarroako zerga araubidea ezabatzeko asmoaren aurkakoa. Gertaera historiko horren kariaz,

1894an, Joselico izenez ezagutzen zen José Jarautak bertso sorta bat egin zuen, Monteagudoko urte horretako paloteadoan interpretatzeko.

1978an, Nafarroako Erriberan bi urtez landa lana egin ondoren, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ikuskizun bat aurkeztu zuen, José Jarautaren paloteadoa antzezteko, jatorrizko testua eguneratu eta testuinguru berrienera egokitu ondoren.

Oraingo honetan, Nafarroarentzat hain esanguratsua den ekitaldi historiko baten 130. urteurrena ospatzeko, paloteadoaren bertsio berri bat proposatu du, 1978ko testu egokituan oinarritua, testu hori berriz ere egungo errealitatera hurbiltzeko asmoz, Oier Zúñiga antzerki zuzendariaren eskutik.

Emanaldi horretan, 16 dantzarik, 8 musikarik eta hainbat aktorek musika eta dantza pieza tradizionalak eta herri antzerkiko piezak antzeztuko dituzte.