Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak bere 50. urteurrena aurkeztuko du martxoaren 14an, 19:00etan, Kasino Berrian.

Datorren ostegunean, martxoak 14, komunikabideei eta gizarteari, oro har, modu ofizialean aurkeztu nahi diegu autengo urtemuga eta horren kari sortu dugun logo berria.

Jose Mari Pastor “Artzai” k, Ortzadarren hastapenetan parte hartu eta folklorea berreskuratzen eta zabaltzen lagundu zuenak, 1974an jatorrizko logotipoa diseinatu zuen; logotipo hori berak birsortu du 50 urte geroago.

Ortzadarrek biziki eskertzen dio 50. urteurreneko logoaren diseinua berriro egin izana eta gure taldearen esentzia islatu izana. Logoak taldearen bost hamarkadak irudikatzen ditu, gure jarduera nagusiei erreferentzia eginez: musika, dantza, kantu tradizionala, etnografia eta ikerketa, eta ikuskizunen sorkuntza.

Era berean, urteurrenaren aurkezpen hau 50 urte hauetan Ortzadarren parte hartu eta lagundu duten pertsona guztien aitortza izatea nahi dugu.

Urteurrenaren aurkezpenera etortzeko gonbita duzu honakoa: