Udako sasoia datorrela eta Sanferminetako usaina nabaria dugu dagoeneko Iruña aldean… Eta Sanferminetan bezala beste ainbat pesta ere izanen ditugu dantzatu ahal izateko!

Dantzaz gozatzeko gure plazetan, dantzan ez dakizunaren aitzakia ahantzi eta etorri gurekin dantzan ikastera! Euskal Herriko doinuak izango ditugu nagusi, baino baita europako beste zenbait doinu eta bereziki gure plazetan dantzatzeko aukera izanen dituzuenak.

DANTZA IKASTARO PRESANFERMINEROA 2024

Maiatzaren 14tik ekainaren 27ra

Astearte eta ostegunetan, 20:00-22:00

Prezioa 40 €. Lehenengo egunean ordainduko da

Ortzadar aretoa. Arga ibaia zeharkalea, 1 Arrotxapea

Plaza guztiak beteta!

Jota, Arin-arina, Zortzikoa, Mutil-dantzak, jauziak, Larrain-dantza, Axuri beltza, jiga, esku-dantza eta beste.

Plaza mugatuak!