XL FOLKLORE JARDUNALDIAK
ESANAHI BERRIAK / RESIGNIFICACIÓN

egitaraua jardunaldiak 2026 (pdf)

Aurten Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Iruñean urtero egiten dituen Folklore Jardunaldien
40. edizioa ospatuko da. Hori dela eta, Ortzadarrek eta Nafarroako Ondare Materiagabearen
Artxiboak jarduera-egutegi bat proposatzen dute. Hona hemen jarduerak:
2026ko urriaren 23, ostirala, 19’00h.
Ortzadar egoitza (k/ Descalzos, 65, beherea)

XL FOLKLORE JARDUNALDIAK
NAFARROAKO ONDARE MATERIAGABEAREN ARTXIBOAREN XI JARDUNALDI ZIENTIFIKOA
«ESANAHI BERRIAK / RESIGNIFICACIÓN»

Urteurren bat ospatzea, oraingo honetan, ez da aukera izango berrogei urteko jardunaldien
atzera begirako soila egiteko, baizik eta folklore-ikasketen egungo egoerari eta etorkizunera
begira duten proiekzioari buruz gogoeta egiteko. Hausnarketa honetan ere, Folkloreak
diziplina ez-akademiko gisa duen esanahiari buruz eztabaidatzeko aukera izango da, hala
nola, garaiotan, kultura tradizionalaren eta herrikoiaren adierazpenek, gizarte-premia berrietara
egokitzeko, garatzen ari diren esanahi-berritze prozesuez.

Folklore Jardunaldiak azterketarako eta hausnarketarako gune bar eskintzeko sortu ziren,
bai gutxienez 60ko hamarkadaIk aurrera ikertzen ari zirenei, bai ikertzaile belaunaldi berriei
ere. Jardunaldi hauek agertoki pribilegiatua izan dira eta bere bilakaera aztertu beharra agerikoa
da. Materiagabeko Kultura Ondareak erakundeen eta gizartearen onarpen zabala duen
une honetan, ondare horri buruzko azterketek presentzia galtzen ari direla edo interes orokor
bera sortzen ez dutela eman lezake. Eztabaidagarria da, era berean, topaketa horien dibulgazio-
formatuak berak betetzen dituen ikertzaileen aurreikuspenak.

«Folklorearen» kontzeptua bera egon daiteke interes galera progresibo horren jatorrian.
Frankismoak hitza erruz erabili izana, iraganarekin, zaharkituarekin lotu izana eta gure inguruan
Antropologiak izan duen bultzada handia ian daitezke bilakaera hori azaltzen lagun dezaketen
faktore edo zioetako batzuk.

Kontsiderazio horren aurrean, Kultura Tradizionalaren arlo askotan antzematen da neofolklorea
sortzeko joera, herrien idenItateari, edo idenItatearen alderdi batzuei helduleku
«berri» bat emanez. Beste leku batzuetako dantzak inportatzen dituen neofolklore bat, edo
aurreko belaunaldiek transmiItutakoari esanahi berriak ematen dizkiona, edo erritu eta
adierazpide berriak sortzen dituena.

2026ko azaroaren 6, ostirala, 19’30h.
Pinaquy Aretoa (Salestarrak, k/ San Frantzisko, 5)
MAHAI-INGURUA: «BALFOLK: ¿FOLKLORE EN PROCESO?»

70eko hamarkadaz gerozIk Europan «nazioarteko» dantzen nolabaiteko errepertorioa
zabaltzen duen mugimendua, lehenik eta behin kultura- edo administrazio-esparru« jakin
batzuetako dantzei buruzko ikastaro monografikoen formarekin iritsi zen («greziar dantzak»,
«jugoslaviar dantzak», «errumaniar dantzak»…) edo, besterik gabe, «Nazioarteko dantzak»
izenburupean. Azken kasu honetan, jatorri desberdineko dantzak irakasten ziren ikastaro berean.
Ondoren balfolk deiturikoa izan zen gure plazetara iritsi zena. Dantza sinple samarrak plazetan
edo estalitako aretoetan irakasten ziren eta dantzaldiak eginez amaitzen ziren. Dantzamaisu
batek dibulgaziozko eta diberImenduzko grinaz egiten zuen (eta egiten du) bere lana.
Balfolka orduan, dibulgazio- eta aisialdi-gune bihurtzen da, jaietako egitarauetako aspaldiko
«dantzaldiek» modu «naturalean» betetzen zuten funtzioa, alegia.

XIX. mendean zehar polkekin, mazurkekin eta beste dantza batzuekin gertatu zen bezala,
galde daiteke ea tokian tokiko folkloreak aberasteko prozesu baten aurrean al gauden, ea
badagoen horiek onartzeko erresistentziarik, edo ser gertatzen den dantza sortu berriekin.
Mahai-inguru honen helburua gogoeta egitea da Balfolkaren (non kanpoko dantzak nagusi
diren), Plaza-dantzak izenekoen (non tokiko dantzak lehenesten diren) eta tokiko folklore
koreografikoaren (berria zein tradizionala) arteko harreman teoriko eta prakIkoei buruz.

2026ko azaroaren 12, osteguna, 10’00h.
UPNA-NUP
ONDARE GRADUKO IKASLEGOAREKIKO JARDUNALDIA
2019an Ondareko ikasketak Historiako Graduan sartzeak aukera ematen du kultura-adierazpenen
azterketara hurbil daitezkeen ikasleak «harrobi» bat izateko. Folklore Jardunaldien eta
Jardunaldi ZienIfikoaren hasierako helburua lan horiek sustatzeko eta ezagutarazteko gune
bat sortzea eta eskaintzea denez, aurten Folklore Jardunaldiek saio bat izanen dute ikasleek
Gradu Amaierako edo Master Amaierako LanetaIk datozen Materiagabeko Ondareari lotutako
lanak aurkezteko.

2026ko azaroaren 6/13
Ortzadar egoitza (k/ Descalzos, 65, beherea)
ERAKUSKETA
FOLKLORE JARDUNALDIEN 40 URTE: 40 URTE IKASTEN EGONAK…
Folklore Jardunaldiak Folklore aztertzeari eskainitako jardunaldi dekanoak dira. 40. edizioa
dela-eta, mikroerakusketa honek berrogei urteko ibilbedi horren berri eman nahi du
modu dibulgatzailean, parte-hartzaileen, kartelen, programazioen, argitalpenen, emaitzen,
eta bestelako materialen bidez, Folklore Jardunaldien historiara hurbiltzeko.

2026ko abenduaren 4, ostirala, 19’00h.
Pinaquy Aretoa (Salestarrak, k/ San Frantzisko, 5)
KONTZERTUA-BALFOLK
L’AIR INCONNU (BALFOLK)
L’Air inconnu gaurko dantza tradizionalaren zerbitzura jarritako hirukote musikala da. Beraien
konposizioak eta doinu tradizionalen moldaketak dantzaldietan eta jaialdietan bizitako
emozio eta sentsazio indartsuetan daude inspiraturik.
L’Air inconnu Fabien Bucher-ek (gitarra, mandolina eta ahotsa), Dani Velascok (biolina eta
ahotsa) eta Sylvain Pool-ek (akordeoia, gitarra, kick eta ahotsa) osatzen dute.
Sarrera doakoa izango da.