Ortzadar taldeko txistulariek Iruñeko SanFermin festetan lehen aldiz parte hartu zuteneko 40. urteurrena izanen dugu aurten.

Urteurren honen harira, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Iruñeko festetan taldeko txistularien historia biltzen eta balioesten duen dokumentala ekoitzi du.

“Ortzadar, 40 urte txistua jotzen sanferminetan” dokumentalak 40 urte hauetan txistua jo duten pertsona guztiak hartzen ditu aintzat. Dokumentalaren ekoizpenean, argazkiak eta bideoak bildu eta taldeko hainbat txistulariri elkarrizketak egin zaizkio hala.

Dokumentalaren proiekzio datak honakoak dira:

  • Nafarroako Filmotekan (Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3 Iruñea – mapa ikusi). Asteazkenean, 2021eko ekainaren 30ean, 19:30ean. Sarreraren prezioa euro batekoa da, eta Nafarroako Filmotekarentzat izanen da osoki.
    SARRERA EROSI
  • Kondestable Jauregian (kale Nagusia, 2 Iruñea – mapa ikusi). Ekitaldi Aretoa. Ostiralean, 2021eko uztailaren 2an, 19:30ean. Sarrera doakoa, gonbidapenarekin. Gonbidapena honako estekan sakatuz eskura dezakezu:
    ERRESERBATU GONBIDAPENA