Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Ortzadar Elkarteak bere Folklore Jardunaldien XXXV. edizioa egingo du, aurtengo gaia “Generoa dantzan” izango delarik.

Adierazpen folklorikoak praktikatzen dituzten gizarteen ispilu diren heinean, adierazpen horiek ideologia sozial hegemonikoa moldatzeko edota sendotzeko ere balio izaten dute. Horrela, ideologia horren kausa eta ondorio bihurtzen dira. Dantzak ez dio ihes egiten eragin horri  eta sexu-genero sistema herri-adierazpen koreografikoetan ere finkatzen da.

Dantza taldeek, askotan sistema politiko eta kulturalarekiko jarrera kritikoa izan arren, ez diote eragin horri ihes egin eta askotan nagusi den eredua erreproduzitu dute. Hala ere, duela urte batzuetatik, zalantzan jartzen da dantzetan edo janzkeran agindutako rolei buruzko gizarte-ordena hori dantza tradizionalen mantentzeari eusten dioten gizarte-taldeetan.

Zalantzan jartze horren ondorio dira aurtengo hizlariek egindako lanak: Oier Araolaza eta Maialen Galartza.

Saioa euskaraz izango da

Sarrerak eskuratzeko dohainik https://bit.ly/jornadas-ortzadar-2021