Bihar abenduaren 24a iruñako kaleetatik aterako gara Jose Ulibarrenaren Olentzerorekin. Gure ibilbidea hau izango da:

•18:00-18:15 Olazti/Garcia taberna

•19:00 Jacoba pasajea

•19:30 txokoa

1974an, Ortzadar San Antonioko Gazteriaren parte zen eta bertako kultur sailak kudeatzen zuen Olentzeroren irteera. Ortzadarrek oso aktiboki parte hartu zuen desfilearen antolaketan. Urte batzuk geroago, Ortzadar San Antonioko Gazteriatik bereiztu zen eta dantza talde independente gisa antolatu zen. Haatik, ez zitzaion utzi Olentzeroren desfilean parte hartzeari; izan ere, San Antonio antolatzaile gisa agertu arren, Ortzadarrek izan zuen antolaketa eta ekonomiaren ardura urte batzuetan. Lankidetza hura 1984an amaitu zen, alde paganoak erlijiosoarekiko izan beharko lukeen lehentasunari buruzko desadostasunak zirela eta.


Joxe Ulibarrena eskultoreak, egoeraren jakitun, Olentzero bat egiteko eta gure eskuetan uzteko eskaintza egin zigun, Iruñeko kaleetan zehar paseatzeko. Joxeren Olentzero, Olentzeroren irudiaren ikuspegi artistikoa duen artelana da, kantu tradizionalek islatzen dutenetik urruntzen dena. Harrezkero, Ulibarrenaren Olentzeroa Iruñeko besta-egutegiaren parte izan da, hiriko auzoetako Olentzeroak parten diren bezala. Denon artean Iruñeko kultura panorama aberasten dugu.