Atzo, osteguna, Iruñeko Golem Baiona zinemak “Nafar Haziak. Argentinarekin 10.000 kilómetro lotzen dituen kultura bat” dokumentalaren estreinaldia hartu zuten. Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ekoiztuta, Nafarroako Gobernuarekin eta Argentinako nafar zentroekin elkarlanean, dokumentala Ortzadar dantza taldeak Argentinara egin zuen bidaia kontatzen digu. Argentinako Mendoza, Rosario, Buenos Aires, Bolivarko zentroertara egindako bisitan, dantza, musika eta gastronomía taillerak eta hitzaldiak eman zituzten Nafarroa eta Argentinaren arteko loturak sendotzeko helburuarekin.