Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ekoitzi eta Argentinan filmatutako filma, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin eta Argentinako Nafar Etxeen laguntzarekin urriaren 19 eta 20an estreinatuko da.

SINOPSI LABURRA

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara bidaiatzen du Nafarroako kultura zabaltzeko. Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau Nafar Etxeetara egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak ematen dituzte, baita hitzaldiak eta dantza emanaldiak ere. Bidaia honek argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotzen ditu, esperientziak partekatzen dituzte, ikasten dute eta batez ere dantzatzen dira. Distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea? Dokumental honek galdera honi erantzuna bilatuko dio.

URRIAREN 19 ETA 20AN, GOLEM BAIONA ZINEMETAN

Film dokumentala Golem Baiona zinemetan bi emanalditan estreinatuko da. Lehenengoa urriaren 19an (osteguna) izango da, 20:00etan, euskarazko bertsioan. Bigarrena, urriaren 20an (ostirala), 20:00etan, gaztelaniazko bertsioan. Bi saioetarako sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa da gonbidapenak aldez aurretik eskuratzea. Gonbidapenak Golem Baiona zinemetan egongo dira eskuragarri urriaren16tik (astelehena) edukiera osatu arte.

Bi saioetan filmaren talde teknikoaren parte bat egongo da, hala nola Izaskun Barber eta Rut Etxarte zuzendariak, baita Ortzadarreko kideak eta proiektuaren koordinatzaileak, Nora Urtasun eta Ander Zudaire eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak ere.

ARGAZKI ERAKUSKETA

Proiektua, gainera, Arkaitz Zudaire Lopezek Argentinako bidaia berean egindako argazki-erakusketa batez osatzen da. Argazki horiekin, gainera, laster inprimatuko den fotoliburu bat prestatzen ari dira.

Argazkiak Golem Baiona zinema-aretoen atondoan egongo dira ikusgai bi egunetan.

FITXA TEKNIKOA / FICHA TÉCNICA

Izenburua: Nafar-Haziak
Azpititulua: Argentinarekin 10.000km lotzen dituen kultura bat
Generoa: Dokumentala / Largometraje documental
Zuzendaritza eta gidoia: Izaskun Barber De Carlos, Rut Etxarte Buezo
Muntaia eta produkzioa: Izaskun Barber De Carlos
Produkzio koordinatzaileak: Nora Urtasun Guallar, Ander Zudaire López
Argazki zuzendaritza: Rut Etxarte Buezo
Soinu nahasketa: Asier Sánchez Iturrioz
Dron irudiak: Arkaitz Zudaire López
Diseinu grafikoa eta kartela: Ainara Fuertes López
Iraupena: 68 min
Hizkuntza: euskera, castellano
Filmaketa herrialdea: Argentina
Ekoizpen-urtea: 2023

Egin klik eta entzun!

“Nola sentitu daitekeen hain urrun dagoen kultura bat hain gertu” – Iruñea – euskalerriairratia.eus