Ikastaroak

Ortzadarrek kultura tradizionalaren gaineko ikastaro monografikoak antolatu ditu urtero-urtero 1988. urteaz geroztik, folklore talde guztietako kideei nahiz jorratutako gaietan interesa duten pertsona orori zuzenduak.

Horrez gain, Bianako Printzea erakundeak urtero sustapen soziokulturalerako egiten dituen jardueren barruan, kultura tradizionalaren inguruko hainbat ikastaro eskaini ditu gure elkarteak Nafarroako herrietan.

Era berean, Nafarroako Gobernuaren eskaintza soziokulturalaren barnean, Ortzadarreko zenbait kide monitore gisa aritu da Euskal Dantzarien Biltzarrak antolaturiko “Eskualde Dantzak” ikastaroetan. Aipatutako ikastaroez gain, hainbat Ortzadarkidek, gure taldeak jorratzen dituen esparruko gaiei buruzko ikastaroak ematen ditu Nafarroako herrietan zein hiriburuko auzoetan, besteak beste, musika tresna tradizionalen (txalaparta, txistu, etab…) eta dantza edo kanta tradizionaken ingurukoak.

Beste erakunde batzuen eskaerari erantzunez, zenbait taldekidek hitzaldiak eman ohi dituzte, baita mahainguruetan parte hartu ere, batik bat jai herrikoien inguruko datetan, inauterietan, Sanjuanetan, etab